Itxaspe Nekazaletxea Oriotik

Itxaspe Nekazaletxea leku egokia da, erlaxatu eta gozatu


Itxaspe Nekazaletxea

Itxaspe Nekazaletxea erlaxatu eta naturaz gozatzeko leku ezin hobea da. 2 apartamendu eta guztiz hornitutako 6 logela eskaintzen dizkizuegu (hauetako bana mugikortasun murriztua duten pertsonentzako egokitua). Etxeak zoru azpiko berogailua du (radiantea)eta logela bakoitzean itsasora begira dagoen terraza bat aurkitu dezakezue.

Itxasoaz, mendiaz edota hiriaz disfrutatzeko tokia ezinohobea da Itxaspe. Bidai erlaxatu bat antolatu naiez gero, ondartzara joateko 1,50 km oinezko bidea du eta mendiko oinezko bideak etxe aurretik pasatzen dira. Aldiz, inguruko herri eta hirietara joan nahi izanez gero, Orioko zentrua 3km-ra aurkitzen da, 2,70 km-ra autopista eta oso gertu Donostia 15 km-ra.

Ezaugarriak

Etxeak, 6 logela handi ditu, bakoitzak itsasora begira dagoen terraza eta guztiz hornitutako bainugela dauzka eta independienteak diren 2 apartamendu ere baditu.

Espazio komunei dagokionez, bezeroen erabilerarako egongela eta sukaldea dugu etxe barnean, eta kanpoaldean, jardina eta denboraldi altuan irikia dagoen igerilekua

Igerilekua Maiatzaren 15 tik Irailaren 30 era zabalik egongo da.